Ekainaren 15ean Miren alabaren urtebetetzea izango da, eta erabaki dugu sakelako telefono bat oparituko diogula. Sasoi batean segapoto bat eskatu zigun, eta beste aldi batean Wii joko bat.
Orain arte ezetz esan diogu, baina gu ere konturatu gara tramankulu horiek bere garaiko baliabide sozial indartsuak direla, eta, guk geure sasoian komikiak-eta zelan, berak ere ikasi beharra duela baliabide horiek erabiltzen, jolaserako eta harremanetarako. Nahi dugu, halaber, ikas dezan zelan kudeatu telefonoaren kostoa, horren zati bat bere kontura joango da-eta.
2007/05/30 07:28:47.364 GMT+2
Sakelako telefonoa Mirenentzat
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/30 07:28:47.364 GMT+2
Etiketak:
miren
sakelako_telefonoa
segapotoa
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Ez dut askorik erabiltzen, ia gehienetan amatatuta daukat, eta kontrolerako tresna moduan ikusten dut; askotan ez baitudalako baliagarri egon nahi. Mendira edota autoa hartzen dudanean hartzen dut bakarrik, egia esan, izutu egiten nau nire lagunek mugikorrekiko duten menpekotasun kuasidrogazale horretara heldu ahal izateak.
Nork: mikel.2007/05/30 09:53:49.386 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Telefono mugikorra (telebista, ordenagailua eta beste hainbat tresna bezala) ez da berez txarra edo ona. Horregatik, ondo iruditzen zait gaztetxoen esku baliabide guzti horiek jartzea.
Kontua da tajuz erabiltzen eta kontsumitzen irakatsi behar zaiela, bai telebista, bai ordenagailua, bai mugikorra. Jakina, gaur egun, gaztetxo gehienak gehiegizko kontsumoa ere egiten dute, gurasoek finantzatuta gainera. Ideia ona da kostua beren bizkar uztea...
Nork: Lutz Long.2007/05/30 10:01:35.305 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong
Mugikorra 18 urterekin izan nuen, gurasoek oparitu zidaten "1050 pesetas" kostatzen zuen horietako bat.
Lehen buruz nekizkien lagunen etxeko telefono zenbaki guztiak. Orain bat ere ez... Lehen bazenekien zein ordutan egongo ziren lagunak, plazan, tabernan, akademiatik irtetetzen... orain deitu behar dituzu.
Ez bat, bi mugikor ditut! Bata bertso-eskolakoa eta bestea nirea. Batzutan gorrotagarria da, iruditzen zait kontrolatuta nagoela.
Ume bati ematen dizkiot eskola partikularrak eta bera ere irrikitan dago 14 urte betetzeko eta mugikorra izateko. Esaten diot, tramankulu horiek zoratzekoak direla... baina kasurik ez!
Nork: Nahikari.2007/05/30 12:30:14.925 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/30 21:37:55.661 GMT+2
Nork: miren aranzabal.2007/06/13 21:37:35.902 GMT+2
Nork: miren aranzabal.2007/09/23 12:13:28.251 GMT+2