Hilabete izango da, hor nonbait, Wikipedia irekitzen dudan bakoitzean —berdin euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez— goiburuan Jimmy Wales Wikipediako fundatzailearen mezu bat agertzen dela, argazki eta guzti. Bertan klik eginez gero, Walesen gutun labur bat agertzen da, erabiltzaileok animatzen dirua eman diezaiogun Wikipediari, honek ez baitu publizitaterik onartzen bere orrietan.Gutuna ondo idatzita dago, eta bat nator bere planteamenduarekin. Aldiz, nekatzen hasita nago Jimmy Walesen protagonismoarekin. Uste dut horrelako eskariak egitea bidezkoa dela, baina iruditzen zait egin daitezkeela beste modu batean, hainbeste zentratu barik sortzailearen irudian.

Erantzunak
Uste duzu protagonismoagatik jarri dutela, munduko wikipedia guztietan sortzailearen argazkia?
Jendearen diruaren laguntzaz baino egiten ez den proiektu honi, horrenbesteko kalte egiten ote dio banner bakar batek?
Zure neke hau ez dut ulertzen, ez du ematen eta fisikoa.
Gehiago nekatzen naute ni, euskal gune ia guztietako logotipo eta publizitate txar eta instituzional eskasek, eskasak kopuruz, sormenez eta gaitasunez.
Wikipediako komunitate globalak, mezu bat eta bakarra mundu osoan, baina hamaika hizkuntzetan emana emateko deliberoa hartu badu, komunitate zientifiko/intelektual/sozializatzaiel guzti horren adostasunarekin eman du.
Hobe litzateke, nire iritzian, wikipedia zelan lagundu gehiago pentsatuko bagenu.
Ziur egunean zehar, Patxi Lopezen irudi gehiago ikusten ditugula bonbardeo informatiboan, Wales honenta baino.
Nork: ptx | albisteak 2.0.2010/12/20 08:44:05.213 GMT+1
http://albisteak.euskalherrian.info
Askotan pentsatu dut, askoz egokiagoa irudituko zitzaidala wikipedian musutruk ari diren milaka bolondresen argazkiak jartzea iragarki hori bera egiten, eta horrela, sartzen garen bakoitzean aurpegi desberdin batek egingo liguke harrera eta gonbidapena laguntza ematera. Justuago, dibertigarriagoa eta erakargarriagoa litzateke nire ustez.
Nork: oier.2010/12/20 09:27:29.168 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/20 10:17:08.812 GMT+1
Dena den, bi aukera daude argazki horiek ez ikusteko:
1.- Wikipedian saioa hasi ==> Iragarkiaren goi-eskuinean dagoen ixa sakatu. Horrela ez duzu Wales aurpegia gehiago ikusiko.
2.- Metan saioa hasi ==> Sartu hemen ==> Itzuli falta diren iragarkiak, eta horrela ez duzu Wales aurpegia bakarrik ikusiko.
Nork: Unai Fdz. de Betoño.2010/12/20 20:08:47.398 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/20 23:18:51.272 GMT+1
Proeiktuaren helburuekin bat egiten dudanez, dirua bidali nien duela egun batzuk. Nire harridurarako, handik bi egunera Jimmy Wales-en beste mezu bat jaso nuen emandako diruarengatik eskerrak emanez... eta diru gehiago eskatuz!
Nork: Aitor.2010/12/20 23:32:03.907 GMT+1
Nork: Iagoba.2010/12/21 08:08:25.344 GMT+1
Neuk Wikipediari neure dirua baino zeozer askoz garrantzitsuagoa emoten deutsat, neuri behintzat gehiago kostetan jatana: Neure denpora. Bestela, plazerra da artikuluak sortzea edo txukuntzea, zergaitik ukatu.
Bitartean, sentitzen dot Wales jauna baina zeure eskaerari entzungor egiten segiduko deutsat.
Egubarri on Joxeri eta danoi!
Nork: patxi lurra.2010/12/22 11:16:20.486 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/28 09:18:32.535 GMT+1