“Ez geroko gerotan geratu”,
zioen
Axular handiak behin eta berriro
Gero famatuan. Gaur egun,
berriz, bada gauzak atzeratzeari alde onik aurkitzen dionik.
Anglofonoek
procrastination deitzen diote horri, gauzak atzeratu edo
geroratzeari. Gaztelaniaz ere
procrastinar agertzen da hizkuntza
akademiaren hiztegian. Bada, begira zelako esaldi polita idatzi duen
John Maeda blogariak procrastination hori dela-eta:
- (Gauzak)
geroratzea funtsezko faktorea da sorkuntza prozesuan. Geroratzearen
kostua areagotzen denean, areagotu egiten da orobat pentsamendu erabat
berriak agertzeko aukera. (Necessary procrastination)
Egia
da azken orduko ukitu horiek, aurkezpen edo hitzaldi batean egiten
ditugunak, aberatsak izaten direla oso, beharbada adrenalinaren
laguntza izaten dutelako. Beraz, bada bizitzarik Axular baino harago.
Oharra: testuan agertzen diren
procrastination guztiak zuzendu egin ditut, hasierako testuak bigarren r barik idatzi nituen-eta. Eskerrik asko TZT lagunari.
Erantzunak
Nork: Koldo Rodríguez Bengoa.2008/06/19 16:00:48.523 GMT+2
http:/koldosv.blogspot.com
Nork: Joxe Aranzabal.2008/06/19 16:52:30.559 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Nork: TZT Crew.2008/06/20 12:46:50.597 GMT+2
Nork: Ricardo.2008/06/20 23:10:26.276 GMT+2
http://www.blogari.net/filoblogia
Nork: Joxe Aranzabal.2008/06/23 18:48:54.446 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa