from prezi.com
Atzo aurkitu nuen Prezi, eta berau probatzen ordu dezente eman nuen, lehen begi kolpean interesgarria iruditu zitzaidan-eta aurkezpenak egiteko, beste modu bateko aurkezpenak, saretik irten barik. Adimen mapak egiten ohituta daudenei gustatuko zaie Prezi, esan liteke-eta Prezi antolatzen dela adimen mapak bezala.Prezi zelan dabilen ikasteko, sartu orri honetara, eta ikusi hor dauden adibideak eta bideoak. Bertan izena ematen baduzue, ikusiko duzue Prezik hiru aukera ematen dituela: bat doakoa eta beste bi ordainpekoak. Nik, hasteko, doakoa hartu dut.
Lisbeth Salander, Prezi erabilita
Egun hauetan bukatu dut irakurtzen Millenium trilogiaren lehen liburukia, Los hombres que no amaban a las mujeres, Stieg Larsson idazle suediarrarena. Prezi erabili dut esateko zer iritzi dudan liburu horren gainean. Aurrera egiteko, egin klik aurkezpenean bertan. Ea erabilgarri ikusten duzuen.

Erantzunak
Liburuari buruz, neuri ere entretenigarria iruditu zait eta bukaerak hurrengoa irakurtzeko gogoa eman didanez, halaxe egin dut.
Nork: Iñaki Murua.2009/08/20 09:43:23.639 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/
Nork: Joxe Aranzabal.2009/08/20 10:47:52.210 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: manu.2009/08/25 12:48:08.709 GMT+2