Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/02 11:36:08.364 GMT+2

Prentsa ariketak

Badakit DV egunkariak agenda oso zehatza duela —Espainia zalea, bertako tanto folkloriko zenbaitez apaindua—, eta une erabakigarrietan Vocento taldeak oso gogor jokatzen duela Euskadi Espainian finkatzearen alde.

Hala ere, aitortu beharra dut zenbait unetan DVk badakiela aztiago jokatzen prentsa abertzaleak baino. Adibidez, gaur. Begiratuz gero Gara, Berria eta DV egunkarien lehen orriei, hirurek eskaintzen diote albiste nagusia Maiatzaren 1ari. Baina Berriak eta Garak argazki nagusia LAB sindikatuari eskaintzen dioten bitartean, DVk hiru argazki erakusten ditu, Gipuzkoan nagusi diren sindikatuen deialdiei eskainiak. Gaur, itxuraz, DV zabalagoa eta inpartzialagoa da besteak baino.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/02 11:36:08.364 GMT+2
Etiketak: dv gara prentsa berria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez ote da egunkari bakoitzak zerbitzatzen duela bere publikoa? —pentsatu dut arineketan egiten nuen bitartean, artikulu hau argitaratu ondoren. Horrela balitz, horrek beste harimutur batzuk irekiko lituzke azterketarako.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/02 13:47:45.259 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak