Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/22 14:51:07.471 GMT+2

Posta elektronikoaren mende?

Zenbat aldiz begiratu diozu posta elektronikoari opor hauetan? Behin baino gehiagotan aztertu baduzu, ez larritu, bada-eta artikulu bat dioena erabiltzaileen %83k ikuskatzen duela posta elektronikoa oporrak bitartean. AEBetan, jakina.

AOL enpresak, Opinion Research Corporation-ekin batera, hainbat galdeketa egin ditu online AEBetan, neurtzeko jendeak zenbateraino darabilen posta elektronikoa. Galdeketa egin zitzaien 4.025 laguni, 20 hiritan, denak 13 urte baino zaharragoak. Emaitzek diote estatubatuarrek 2004an halako bi aldiz kontsultatzen dtuela gaur egun posta, egunean batez beste bost bat bider, eta tresna eramangarria dutenen artean %59k posta iritsi ahala aztertzen dutela. Eta, irakurri hau ondo, tresna eramangarriren bat dutenen arteko %43k diote lo egiteko orduan uzten dutela tresna inguruan (berdin ordenagailua, telefonoa edo PDA bada), entzuteko noiz iristen diren mezuak.

Niri dagokidanez, hortik zehar ibili naizenean, Elorriotik kanpora, ez dut posta ikuskatu. Etxean ibili naizenean, berriz, bai, asteburuetan-edo izan ezik. Aurten lehen aldiz, gainera, fakultateko postan sartu naiz behin baino gehiagotan, ikusteko ea ezer garrantzizkorik iritsi zaidan. Hala ere, ez dut uste posta elektronikoaren mende nagoenik.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/22 14:51:07.471 GMT+2
Etiketak: posta_elektronikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak