Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/13 11:53:42.940 GMT+1

Post-Nothing: 2009ko 16. diskorik onena

Japandroids: 2009ko 16. diskorik onena SPIN aldizkariak argitaratu berri duenez, Japandroids taldearen lehen diskoa, Post-Nothing, izan da 2009ko 16. diskorik onena. Aldizkariak sailkatu ditu urteko 40 diskorik onenak, eta Vancouverko mutilek aise gainditu dituzte U2, Lily Allen, Wilco, the Flaming Lips eta beste talde ezagun asko.

Bi mutilek osatzen dute Japandroids: Brian King eta David Prowse. Azken hau nire haur besoetakoa izan zen, 80. hamarraldiaren erdi aldean, Bego eta biok Vancouverren bizi izan ginenean.

Halako batean —berandu baino lehen, espero dut—, Japandroids taldea Euskal Herrira etorriko da. Ordurako, izan gogoan talde hau, hots handia egingo du-eta.

Egunkaria libre!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/12/13 11:53:42.940 GMT+1
Etiketak: post-nothing spin japandroids | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Entzun dudana gustoko izan dut, duda gabe Euskal Herritik pasako balira gustora ikus entzungo nituzke.

Nork: bertol.2009/12/13 16:47:32.160 GMT+1
http://bertol.eu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak