Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/17 08:32:58.855 GMT+1

Popacular, erreminta ona

Asteburu honetan iritsi naiz Popacular zerbitzura, eta izugarri ona iruditu zait. Alde batetik Popacular horrek eskaintzen ditu hainbat zerrendatan zeintzuk diren webgunerik gordeenak del.icio.us zerbitzuan, eta hori begira liteke orduoro, azken 8 orduetan, egun batez, astebetez, hilabetez edo del.icio.us hasi zenetik lanean. Halaber, eskaintzen du zerrenda bat, zeintzuk diren webgunerik aipatuenak Twitter-en.

Aztertu nahi duenak zer joera gertatzen diren Interneten, hauxe du erreminta egokia. Mila esker GO2Web2.0 webguneari, bere bidez iritsi bainintzen Popacular zerbitzura.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/17 08:32:58.855 GMT+1
Etiketak: popacular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak