Udaberrian lagun batek esan zidan berak bi Joxe ezagutzen dituela: bata birtuala eta bestea erreala. Lehena blogean agertzen da, eta ez dauka lotsarik bere buruaz hitz egiteko, batzuetan “harrokeria puntu bategaz”. Joxe hori, birtuala, horrela dabil pozik eta askatuta, haren ustez. Joxe erreala, ostera, oso bestelakoa omen da, isilkorra.
Orain dela gutxi, berriz, beste batek aurpegiratu dit ni famatua banintz, Jezulin Ubriquekoaren emaztea-eta bezala ibiliko nintzatekeela, telebistaz telebista, dirua egiten nire kontuak kanporatzearen truke.
Faroa blog pertsonala da, eta egia da bertan nire kontuak ere kontatzen ditudala zenbaitetan, blogak egunerokoak ere izan baitaitezke (ez ahantzi bitakora ere esaten zaiela), baina hortik exibizionismoa egitera bide luzea dago, eta uste dut oraindik ez naizela muga horretara iritsi.
Hala ere, bistan da oraindik ere jende askorentzat jarduera birtuala harroa edo exibizionista izan daitekeela, ukitu pertsonalak baldin baditu. Zer egingo diogu, bada!
2009/07/03 08:00:29.422 GMT+2
Pertzepzioak
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/03 08:00:29.422 GMT+2
Etiketak:
lagunak
pertzepzioak
harrokeria
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Exibizionista izateko modu asko daude: beharrezkoa baino kotxe ikusgarriagoa erostea, modako tokietan afaltzea eta tragok hartzea, erloju potolo bat eramatea, trentza rasta batzuk egitea, piercingak eramatea, eskiatzera joaten garea kontatzea. Ia dena egiten dugu ikus gaitzaten, modu batera ala bestera.
Baina bloga aukeratu dutenak exibizionistak dira, eta beste aukera bat egin dutenak, enrollatuak-edo.
Nahiago blog exibizionista kalean paseatzeo 4x4a aukeratzen duena baino :-)
Nork: Elena Laka.2009/07/03 11:19:21.073 GMT+2
http://eibar.org/blogak/elena
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/03 17:39:50.146 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: Patxi.2009/07/04 12:23:41.964 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/04 21:05:21.315 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: Luistxo.2009/07/05 08:21:31.472 GMT+2
http://sustatu.com
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/05 13:14:36.941 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa