Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/05/23 08:00:21.283 GMT+2

Partitokrazia Euskal Telebistan

Atzo iluntzean haserretu egin nintzen Euskal Telebistarekin, berau erabili bainuen batez ere udal eta foru hauteskundeen jarraipena egiteko. Eta haserretu egin nintzen politikariei eman zien protagonismo neurrigabeagatik.

Atzokoan ez zen nahikoa izan gauan barrena zuzeneko konexioak egitea alderdi politikoen egoitzekin, beraien iritziak jakiteko. Horrezaz gain, lehen kateak bost politikari eraman zituen platora, hor ere monopoliza zezaten iritzia. Eta, zelan ez, hainbat momentutan, ETB1eko platoak oilategi bat ematen zuen, politikariak elkarri mokoka.

Hain zaila da soziologo, politologo, kanpainetan aditu eta kazetari zenbait eramatea platora, lagun diezaguten ulertzen emaitzak?

Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/23 08:00:21.283 GMT+2
Etiketak: etb 2011 udal_hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Soziologo eta politologoak beranduago sartu ziren platora, 23:00ak pasata eta alderdietako ordezkariei hasierako protagonismoa emanda.

Nork: Julen.2011/05/23 08:30:19.583 GMT+2

TV3k egin zuen era horretako mahai-ingurua Kataluniako hauteskunde gauean, eta ETBk ideia "kopiatu" zuen, han ondo atera zelako kontua.

Nork: Desplazatua.2011/05/23 15:44:52.686 GMT+2
http://goiena.net/blogak/marijo

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak