Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/25 10:53:12.983 GMT+2

Paristik bueltan

Piramidean, Louvren Paris La Francen izan gara aste honetan, uztailaren 20tik 24ra. Gare de Lyon tren geltokiaren ondoan hartu genuen ostatu, eta handik oso eroso mugitu gara batetik bestera, batez ere metroa erabilita. Eguraldi ona izan dugu, eta horrek lagundu egin digu ikusi beharrekoak patxadaz ikusten.

Hotelak eman digu ezusteko atsegina, doako wifia eta bi ordenagailu handi baitzituen, bezeroek noiznahi erabiltzeko. Aireportuek, aldiz, ezusteko kaskarra, oraindik ere kobratu egiten baitute wifia. Londresen aldean, Parisek hobetu beharko luke seinalitika, kaleko mapetan, adibidez, oso-oso gutxitan jartzen baitu zu non zauden une horretan.

Ni neu gustura ibili arren, apur bat nekatuta etorri naiz Parisi darion la grandeur horrekin, handinahi jasanezina egin zait-eta askotan. Ikusi nahi izanez gero, Flicker-en dituzue Parisen ateratako argazkiak.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/25 10:53:12.983 GMT+2
Etiketak: paris frantzia oporrak 2010 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Beste bidai bat ordenagailu eramangarriarekin alboan??? Ea noiz animatzen zaren Donejakue bezalako bidai exotiko bat egitera eta esperientzia kontatzen diguzun ordenagailu eramangarririk gabeko bidai batean!!!

Aste honetan noa Alpeetako kanping batera eta han wifia omen dute. Uste dut bizitzan lehen aldiz horrelako bidai batean ordenagailu eramangarria eramango dudala (zeregin batzuk ditut egiteko helbide elektronikoaren bidez eta ezin ditut utzi abuzturako).

;)

Nork: piban.2010/07/25 12:30:45.180 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Zu ere oso ondo ibili Alpeetan, ea zer moduz konpontzen zaren ordenagailuarekin. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/25 22:07:41.890 GMT+2

Errenferentziak:

.../a> 1 Influential Paristik bueltan - Faroa goiena.net/blogak/faroa/paristik-bueltan – Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Paristik bueltan - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/07/25 11:19:55.031 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak