Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/02 07:27:29.235 GMT+2

Palm enpresaren adar jotzea

Dolarra ahul ibili denean, euroa baino ahulago, Applek ohitura izan du bien prezioak parekatzeko bere produktuetan. Azken aldian, hala ere, hasi da piska bat kontuan hartzen euroaren indarra.

Baina Apple ez da bakarra; Palm enpresak zerbait okerragoa egin du: AEBetan 99 dolarretan saltzen du Palm Centro telefonoa; baina horrek berak Espainian balio du 299 euro! Hori bai adar jotzea!

Nork: Joxe Aranzabal.2008/04/02 07:27:29.235 GMT+2
Etiketak: palm apple | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Photoshoparekin antzera gertatzen da. Europan 1050 Euro eta AEBn 649 Dolar.

Nork: Gari.2008/04/02 09:29:32.457 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Prezioan dagoen diferentzia erraldoi horrek azalpen erraza du. Ondo erreparatzen badiozu, ikusiko duzu AEBetako orrian AT&T eta Sprint telefonia enpresak agertzen direla. 99 dolarreko prezio hori Centro delako hori AT&T edo Sprint telefonia enpresekin bi urteko kontratuarekin hartuz gero aplikatzen da, "after rebates", hots: lehenengo eta behin prezio osoa ordaindu, eta gero ordaindutakoaren zati bat itzultzen dute. Pagotxa handiegirik ez, beraz.

Ikus http://tinyurl.com/yp7rdm

Nork: Joxe Rojas.2008/04/02 11:16:33.559 GMT+2
www.teknopata.net

Eskerrik asko bioi emandako datuengatik.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/04/02 15:53:48.861 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak