Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/04 08:00:15.363 GMT+2

Osakidetzaren hanka-sartzea txertoekin

Ederra egin didate Galdakaoko Ospitalean. Ez didate, bada, eman txerto bat urtarrila ezkero iraungita zegoena! Asteartean Hematologia departamenduan ez ziren okerraz konturatu, txertoak bertako anbulatoriotik jaso zituztenean. Ni ere ez. Zer pentsatuko nuen Osakidetzak txerto zaharkituak emango zizkidala!

Atzo, berriz, bigarren txertoa jaso ondoren —Itziar erizainak ipini zidan hepatitisaren kontrakoa, Elorrioko anbulatorioan—, goiz erdian Itziarrek berak deitu zidan esanez ipinitako txertoa joan den urtarrilean zegoela kadukatuta, bera txostena egiterakoan konturatu zela. Ohartu bezain laster harremanetan jarri zen Osakidetzako hainbat departamendurekin, jakiteko zer gerta zitekeen, badaezpada.

Zur eta lur geratu nintzen, harrituta horrelako hanka-sartzearekin, baina lasai, ordura arte ez bainuen ezer arrarorik sentitu. Eguerdian berriro deitu zidan Itziarrek, eta orduan esan zidan trankil egoteko, esan ziotenez, kasurik okerrena izan zitekeela hartutako txertoak eraginik ez izatea. Besterik ez.

Osakidetzako baten batek hanka-sartu, eta beste batek okerra konpondu. Eskerrik asko, Itziar!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/04 08:00:15.363 GMT+2
Etiketak: txertoa osakidetza elorrio itziar | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrak ez den ezer izan... Animo!

Nork: Luistxo.2009/09/04 08:46:56.069 GMT+2
http://sustatu.com

Eskerrik asko, Luistxo!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/04 11:24:44.866 GMT+2

Ezer txarrik ez da gertatu eta gaitzerdi, baina kezka zuretzat. honek adierazten du halakoetatik ez gaudela libre inor. Eutsi goiari eta ondo segi Joxe.

Nork: Alber.2009/09/04 14:18:51.804 GMT+2

Eskerrik asko, Alberto! Hala ere, aurrerantzean kontu handiagorekin begiratuko dizkiet botikei ;-)

Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/04 23:35:48.318 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak