Larunbatean La Vanguardia egunkarian irakurri nuen Lorenzo Silva idazle espainiarrak komentzitu duela Destino argitaletxea, kalera ditzan bere liburu guztiak (21), gehi bi narrazio argitaragabeak, formatu digitalean, denak 3,99 eta 5,99 euroan, eta DRM barik, hau da, kontrol antikopiarik gabe. Poztu egin nintzen, uste baitut horixe dela bidea liburu elektronikoak sustatzeko.
Egun berean, Arantxa Urretabizkaiari egindako elkarrizketa leitu nuen Berrian. Gogoa sartu zitzaidan haren azken liburua erosteko, 3 Mariak, baina bertsio digitalean. Gurebook-en sartu nintzen, eta ikusi nuen hantxe zegoela, 8,50 euroan, DRM barne. Ez nuen erosi.
Horren ordez, arreba batek utzita, atzo liburuaren paperezko bertsioa ekarri nuen etxera, horrek ez du-eta DRMrik, ez eta beharrik ere.
2011/03/07 08:00:36.724 GMT+1
Oraindik erosi ez euskarazko liburu digitalik
Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/07 08:00:36.724 GMT+1
Etiketak:
digitala
ebook
gurebook
liburuak
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Aurkitu dut erreferentzia bat non defenditzen dituen bi gauza: 1) bere heriotzaren ondorengo 80 urteko egile eskubideen ustiaketa pribatua eta 2) liburutegietako maileguengatiko kanon ordainketa.
Gogoan dut beste artikulu bat (uste dut DVn izan zela) non 80 urteko hil-ondorengo eskubideen kontua murritzegia ere bazela zioen (eta Interneteko pirateria eta hori guztia salatzen). Hau ez dut aurkitu sarean, eta buruz esanda, akaso detaileetan oker nago. Baina orduan bururatu zitzaidana eta tuiteatu nuena esango dut berriz ere:
Mesedez, datozen 200 urteetan ez inork Arantxa Urretabizkaiaren lanik digitalizatu eta Interneten libre jarri. Mesedez, ez egin hori. Euskal kulturaren izenean eta egilearen integritatea errespetatuz, ez dezagun sekula Arantxaren lanik pirateatu.
Nork: Luistxo.2011/03/07 09:49:50.455 GMT+1
http://eu.umap.eu
Nork: Luistxo.2011/03/07 12:20:56.921 GMT+1
http://eu.umap.eu
Horregatik, akaso, nago ez ote duzun zigor larregizkoa eskatu berarentzat, zure etsairik amorratuenari ere ezin diozu-eta opa 200 urtean inork ez kopiatzea bere libururik.
Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/07 22:36:07.412 GMT+1
Niri Umberto Ecore azken lanarekin antzerakoa gertatu zitzaidan. Elkar.com webgunean begiratu nuen atera zen garaian eta badikizu zenbat kostatzen zuen ebook oinarrian??? 16 euro inguru!!! Baina ze lapurreta da hori pdf soil batengatik!!! (beno badakit ebook-ean pdf-az aparte beste dokumentu mota batzuk daudela baina burura etorri zitzaidan lehen pentsamendua izan zen). Zer egiten dute, Umberto Ecoren ebook bakoitzarengatik kopia bat eskaneatu eta bidali???? En fin, ea gauza aldatzen joaten den behingoan.
Nork: piban.2011/03/07 22:52:32.933 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Nork: Luistxo.2011/03/08 08:10:19.707 GMT+1
http://eu.umap.eu