Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/13 08:00:38.548 GMT+1

Olinpiar joko digitalak

Adituek diotenez, Neguko Olinpiar Jokoak, Vancouverkoak,  lehen joko globalak izango dira benetan, jendeak eskura izango baititu, aurretik sekula ez bezala, eduki ia mugagabeak. Eta horrela izango da Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) gorabehera.

Azken honek ez dio utziko kazetari akreditatua ez den inori informazioa bidaltzen jokoetatik, eta mugatu nahi du blog, Facebook eta Twitteren erabilera. NOBren iritziz, sare sozialak adierazpen pertsonalerako erremintak dira, ez kazetaritzarako. Horregatik, eta babesteko aurrez sinatuta dituen kontratu millonarioak, kontrol zorrotza izango du sare horietan jendeak sar ez dezan jokoetako bideo, audio, argazki edo elkarrizketarik kirolariekin.

Hala ere, Vancouverren bada erakunde bat, W2 Culture + Media House, zeinak ateak parez-pare zabaldu baitizkie sarelari eta sarezaleei, jokoen gaineko edukiak partekatzeko prest dauden guztiei. Uste denez, akreditaziorik bako kazetariak akreditatuak beste izango dira hirian.

Alfred Hermidak dioenez, jendeak zoroen pare twitteatu, bideoak partekatu eta irudiak zabalduko ditu mundura, aintzat hartu barik NOBren irizpideak. Jen Evansek dio oraingoan jendea ez dela konformatuko jokoak telebistan ikusten; parte hartu nahi izango du jokoen inguruko elkarrizketa globalean. Ikusiko dugu.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/13 08:00:38.548 GMT+1
Etiketak: vancouver olinpiadak bc | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

NOB-ek galduta du partida, zalantzarik gabe. Eta ez bakarrik ikusleek ez dituztelako arau absurdo horiek errespetatuko, baizik eta protagonista nagusiek ere, hau da, kirolariek hautsiko dutelako komunikabideen monopolioa.

Ni iraupen eski zalea naiz, eta normalean jarraitzen dudan blog baten bidez, Espainiako eskiatzaile baten egunerokoa olinpiadetan jarraitzen ari naiz. Diego Ruiz da, eta orain urte batzuk karrera batzuetan bere ondoan (bueno, atzean hobeto esanda ;-) ) eskiatu nuen, eta orain ilusio handia egiten dit haren kronikak irakurtzea zuzenean. Horrelako mordoska bat izango dira eta ziur hainbat kirolari twitteatzen arituko dela.

Nork: oier.2010/02/13 17:40:49.181 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier

Bat nator zurekin, Oier. Horrelako mordoska izango dira kirolarien artean, baina baita zu bezalako milioiak, konformatuko ez direnak informazioa kanal ofizialetatik jasotzen. Ea zure lagunari dena ondo irteten zaion. Ondo segi.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/13 19:20:59.434 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak