Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/16 08:55:32.856 GMT+2

Obama eta Olano

Gipuzkoarron artean askoz jende gehiagok ezagutzen omen du Barack Obama Gipuzkoako ahaldun nagusia bera baino, alegia, bertako gobernu probintzialeko burua, Markel Olano, baino. Lehendabizi entzun nuenean albistea, harritu egin nintzen. Euskarazko Wikipedian begiratu eta, hara!, Obamak sarrera bat du euskaraz. Olanok, berriz, ezer ez.

AEBetako hedabideek halako indarra dute, ezen hango presidenteak izar bihurtzen baitira gure inguruko hedabideetan ere: Europako egunkarietan, telebista guztietan, irratietan, Interneten..., haiek agertzen dira gehien albistegietan, onerako edo txarrerako. Berdin lehendakarigaiekin ere. Begira aurten zelako oihartzuna izan duten Hillary Clintonek, Barack Obamak, John McCainek, Joe Bidenek eta Sarah Palinek.

Horri gehitzen badiogu Markel Olanok oso perfil apala duela, dena esanda dago. Bide batez, Barack Obamak Imanol Muruaren garaian ere --azken ahaldun nagusietan bera izango zen ezagunena, seguruenik-- ez nintzateke harrituko artean Bill Clinton ezagunagoa izango balitz orduko gipuzkoarron artean. Inperioaren indarra.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/16 08:55:32.856 GMT+2
Etiketak: olano gipuzkoa obama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak