Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/28 08:00:32.653 GMT+2

Nor gogoratzen da Ronaldinhoz?

Atzo iluntzean Barçak denboraldi honetako hirugarren txapela jantzi zuen, Manchester United ahaltsuaren kontra irabazita. Partida ona izan zen, emozioz betea, ikusgarria. Katalanek txapeldunen pare irabazi zuten, futbol ona eginez. Benetan poztu nintzen.

Denboraldi honetan Barçak egin duen jokoak agerian utzi du zelako talde ona duen, eta zein era penagarrian galdu zituen azken bi denboraldiak, taldea izarrez beteta zegoela, eta izar guztien buru, Ronaldinho. Nahikoa izan da bera eta Deco kanporatzea, Alves eta Piqué hartzea, eta Guardiola gidari jartzea, Barça inoizko Barçarik onena bihurtzeko.

Behin Chelsea eta Manchester United mendean hartuta eta hiru txapelketa irabazita, nor gogoratzen da Ronaldinhoz? Bestela esanda, nori inporta zaio? Zorionak Barçari!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/28 08:00:32.653 GMT+2
Etiketak: barça manchesteru champions ronaldinho | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bart Zaldieroaren Xaxa katu ezaguna eta Felix geure katu ez hain ezaguna lotan egoazan bitartean, neu be TBari adi egon nintzan, Barçaren balentria ikusi eta poztu egin nintzan be bai. Aukeran Mantxesterren golen batek emozino apur bat emon izango eutsan, baina tira. Felicitats a tothom!

Nork: patxi lurra.2009/05/28 12:02:46.539 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Goraintziak Felix katuari. Ondo zabiltzate?

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/28 19:13:37.914 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak