Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/08 08:00:27.411 GMT+1

Non dago Ertzaintza?

Egun hauetan, inguruak elurtuta daudela, ez dut ertzain bat bera ere ikusi errepidean: ez trafikoa bideratzen, ez aholkuak ematen, ez eta laguntzen ere. Kasualitatea izango da, eta seguruenik ibiliko ziren hortik zehar horrelako lanetan, baina nik ez ditut ikusi. Ez, behintzat, Elorrio eta Eskoriatza artean.

Lehen, horrelako egunetan, beti ikusten nituen, mendateen inguruetan batez ere. Azken aldi honetan baina, eta Ondarruko ertzaindegiak izan zuen atentatuaren ostean batik bat, irudipena dut askoz ere gutxiago agertzen direla errepideetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/08 08:00:27.411 GMT+1
Etiketak: ertzaintza elurra | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Alaaaa, orain ere betikoek izango dute horren errua, galanta da batzuona

Zapatuan Bilboko kaleetan mordoa zebilen... Han sartu zituzten ordu estrak ordaintze aldera, igual Balzak jai emango zien guztiei

Nork: jaio.2009/01/08 19:46:24.220 GMT+1

Hor dago, bada, kontua: gero eta ertzain gehiago ikusten direla polizia lana egiten, eta gero eta gutxiago laguntza lanetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/08 22:05:30.451 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak