Berehala gogoratu naiz atzo mezu arraro bat jaso nuela Gmailen. Mezuaren gaiak horrela zioen: “Atera, atera! (@Patxitrapero) has sent you a direct message on Twitter!” Eta barruan, mezu hau: “lmao this video of you is funny as hell, im sharing it with everyone”, eta lotura bat eskaintzen zidan. Apur bat moskeatu nintzen mezua ingelesez zetorrelako, baina Atera, atera! horrek bultzatu ninduen loturan klik egitera. Kontua da ezin izan nuela ezelako bideorik ikusi, baina, antza denez, bertan klik eginda, nahi gabe baimena eman nion norbaiti nire Twitter kontuan sartzeko. Eta hor hasi ziren arazoak, nire Twitter kontua hasi baitzen mezu arraroak bidaltzen, spama, jendeari gonbita eginez klik egitera.
Gari Araolaza lagunaren gomendioak segituz, mila esker Gari, bi gauza egin ditut arazoa konpontzeko:
- Twitter-en kontuan sartu, settings atalean klik egin, eta hainbat aplikazio ezabatu ditut. Zoritxarrez, ez dut apuntatu zeintzuk ezabatu ditudan, baina laupabost izan dira.
- Nire kontuaren pasahitza aldatu dut.

Erantzunak
Barkamenak trukatzen ari gara gaur. Jejeje...
Nork: kimo.2011/08/30 14:55:57.272 GMT+2
http://twitter.com/el_kimo
Krackeatuta, pozoindua, txarto erabilia, spam-ez betea egongo da agian zure twitter erabiltzailea...
Hacktibismoan dabilen jendeak, gauzak hobetzea du helburu. Horretan ematen dituzte pantaila aurreko orduak eta asmoak
Hacker etikaz oso liburu interesgarria egin zuen Pekka Himanen ikerlari finlandiarrak.
Nork: ptx.2011/09/01 12:39:07.137 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org
Nork: Joxe Aranzabal.2011/09/02 12:05:11.300 GMT+2