Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/11 08:00:27.806 GMT+2

Nire susmoa Google News dela-eta

Aspalditik erabiltzen dut Google News informazioa jasotzeko, batez ere teknologiari lotutakoa. Azken aldi honetan baina, susmoa dut Googlek era berezian aurkezten dizkidala albisteak, oinarri hartuta nik gehien klikatzen ditudan gaietan, halako eran, non albiste gehienak lotuta baitaude Apple, Google eta Androidekin.

Seguru nago teknologia kontuetan albiste asko sortzen direla Nokia, Microsoft, HP, Dell, Samsung, Ubuntu eta beste enpresa askoren bueltan, baina niri bestelakoak agertzen zaizkit: Apple, iPhone, iPad, Google, Android…, eta uste dut hori horrela dela Google Newsek kontuan hartzen duelako zer gaitan egiten dudan klik maizen.

Eta hori ez zait gustatzen, zeren, era horretara, murriztu egiten zaizkit nire informazio iturriak, eta  ibil naiteke beti gai bertsuen inguruan bueltaka.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/11 08:00:27.806 GMT+2
Etiketak: google_news | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...net alerts create email alert for goiena.net Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/nire-susmoa-google-news-dela-eta", "title": "Nire susmoa Google News dela-eta - Faroa", "order": "count,badge,retweet" ...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Nire susmoa Google News dela-eta - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/05/11 08:56:11.048 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak