2007/08/23 08:13:34.199 GMT+2
Nire mapak probatzen
Ikusi mapa handiagoa Atzo Google Maps probatzen ibili nintzen, bereziki aplikazio horrek daukan aukera berria, My Maps —Nire Mapak—, aukera hori erabili nahi nuke-eta HUHEZI fakultatearen webgunean, kanpoko jendeari erabilgarri izan dakion Eskoriatzara etorri aurretik.
Oraingoz euskaraz egin dut, eta ikusiz gero balio duela, gaztelaniaz eta ingelesez ere egingo ditut, denak ere webgunean txertatzeko helburuarekin, horrelako mapek informazio osagarria eskaintzen baitiote kanpotik etorri behar duenari.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/23 08:13:34.199 GMT+2
Etiketak:
huhezi
eskoriatza
googlemaps
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat