Sustatun idatzi nuen garaian beti ez nituen izenpetu nire artikuluak nire izen-deiturekin. Gaixotu arte bai, baina gaixotu ondoren hasi nintzen izenordeak erabiltzen. Garai hartakoak dira Dick Turpin eta Aitita Makurra izenordeak, besteak beste.
Gaixotu eta lasterrera tratamenduan hasi nintzen, eta ordu asko egiten nituen etxean. Orduan erabaki nuen sendatu bitartean nire indar guztiak ipiniko nituela gaixotasuna gainditzen. Eta hasi nintzen gustuko gauzak egiten, bakardadeari aurre egiteko: irakurri, idatzi, paseatu, atsedena hartu… Ordurako ia urtebete neraman Sustatun idazten, eta Sustatun irauli nituen indar guztiak idazteko orduan.
2002ko irailaren 15ean, artikulu bat idatzi nuen Sustatun, Medikuak esan dit minbizia dudala, eta hark erantzun piloa jaso zituen. Horrek areago lotu ninduen Sustaturekin, eta nik idatzi eta idatzi, batzuetan nire gauzak, oso noiz edo behin, eta gehienetan bestelako gaiak.
Beldur nintzen baina, fakultatean zapuztuko ote ziren nik hainbeste idatzita —hori potrojorran zabilek, ala?—, eta hainbat izenorde erabiltzen hasi nintzen, Sustatuko editorreen baimenarekin.
Dick Turpin
Gaizki gogoratzen ez badut, hasieran denetik idatzi nuen izenorde horrekin, baina poliki-poliki zientzia eta teknologia gaietarako erabili nuen. Zergatik izenorde hori? Txikitan irakurritako komikien artean bat zen Dick Turpin, bidelapur bat ingelesa, gustura irakurtzen nuena.
Aitita Makurra
Badut nik lotura Lekeitiorekin, Bego emaztearen ama zena hangoa baitzen, eta hantxe entzun nuen aspaldi bazela haitz bat berezia Hondartzabal eta Isuntza hondartzen mugan, gizon bati zegokiona, eta zeritzon Aitita Makurra. Hortik hartu nuen izena. Izen horrekin era guztietako gaiak landu nituen, zientzia eta teknologia izan ezik.
Sustatu
Beste mezu asko Sustatu izenarekin sinatu nituen, serio zirelako edo Sustatuk itzala irabaziko zuenean, zenbait kasutan komeni zen-eta horrela sinatzea, jendeak ikusteko Sustatu erne zebilela eta gai zela azken orduko gaiak edo aurretik inork jorratu gabeak inork baino bizkorrago ateratzeko.
Hala ere, artikulu dezente atera nituen nire izen-deiturekin, nire gaixotasunaren gainekoak esate baterako horrela daude izenpetuta, eta iritzia eman behar nuenean zerbaiten inguruan, orduan nire izen-deiturak erabiltzen nituen, ez izenordeak.
2006/10/30 07:18:13.445 GMT+1
Nire izenordeak Sustatun
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/30 07:18:13.445 GMT+1
Etiketak:
aititamakurra
sustatu
dickturpin
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
"Beldur nintzen baina, fakultatean zapuztuko ote ziren nik hainbeste idatzita —hori potrojorran zabilek, ala?"
Gaixoak ez du nahikoa bere zama eraman behar izatearekin. Gainera, etxean gordetzea esijitzen zaio, ohean kate batez lotuta egotea, geldi egotea. Gaixoak triste egon behar du.
Oso ondo ulertzen dizut, Joxe, esan nahi dezuna.
Nork: Patxi.2006/10/30 10:39:26.415 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Jabi.2006/10/30 16:52:45.390 GMT+1
http://www.sarean.com
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/30 18:10:24.538 GMT+1
Nork: Petrus.2006/10/31 20:48:14.098 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/31 22:42:06.855 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: petrus.2006/10/31 23:01:16.262 GMT+1
Nork: petrus.2006/10/31 23:03:03.936 GMT+1