Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/15 08:00:21.027 GMT+2

Nik ez nuen nahi, baina…

Jokalaria zen garaian, gustuko nuen Josu Urrutia, ausarta ikusten bainuen, eta oso bat eginda Athletic-en koloreekin. Egun hauetan, berriz, ez zait bat ere gustatu zelan aurkeztu duen bere hautagaitza: “Inoiz ez dut nahi izan Ibaiganeko aulkia…”, edo “sekula ez dut izan nahi Athletic-eko presidente…”. Esaldi hutsalak, gehiago ematen dutenak politikari erdipurdiko baten aitzakia gezurrezkoak.

Horrezaz gain, zurrun ikusi dut, eta irten ezinik beste norbaitek idatzitako gidoitik. Merkadotekniaren menpe, alegia. Gustuko nuen jokalari moduan, baina ez diot itxura onik hartzen lehendakarigai bezala. Oker egongo ahal naiz!

Nork: Joxe Aranzabal.2011/06/15 08:00:21.027 GMT+2
Etiketak: athletic urrutia futbola bilbao | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Makua ez dut gustuko. Harroputz samarra iruditzen zait. Baina Urrutiak eta haren inguruak. gogorarazten didate Fuentes. Hau da, Realeko jokalari izandakoek bultzatu eta lehendakaritzara heltzea lortu zuten Denon Erreala hautagaitzako burua.
Eta, badakizue, zela amaitu zuen Fientesen eta Denon Errealaren aroa: bigarren mailan...
Zela zikindu zuen Bakerok bere jokalari denboran irabazitako izen eta irudi ona...

Nork: Eneko Azkarate.2011/06/15 12:12:24.861 GMT+2

Egia esan, niri ez zitzaidan horrelakorik okurritu, baina egia da badirela antzekotasunak bien artean. Espero dezagun ez dela errepikatuko.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/06/15 15:14:01.657 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak