Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/16 08:00:48.496 GMT+2

Nahiago itxaron, irakurgailu digitala erosteke

Sasoi batean Kindle irakurgailuak dezente erakarri ninduen, baina une honetan nahiago dut urtebete itxaron ezer erosi aurretik, irudipena dut-eta aldaketa handiak etor daitezkeela. Izan ere, zertarako erosi orain Kindle bat, baldin eta laster batean Applen arbel digitala etortzen bada, koloretan eta teknologia askoz aurreratuagoarekin? Horrelakoetan, gainera, lehiak ondorio onak ekartzen ditu prezioei dagokienez.

Interneten irakurriz gero, erraz ikus daiteke liburu digitalen merkatua puri-purian jartzen ari dela: Amazon 100 herrialdetan hasiko da saltzen Kindle irakurgailua; Barnesandnoblek laster aurkeztuko du bere irakurgailua; Applek aurki kaleratuko omen du arbel digitala; eta 2010eko lehen erdian Google Editions irekiko da, Googlen liburu denda elektronikoa.

Googlen liburu denda elektronikoak 500.000 liburu digital eskainiko ditu, eta bertan erosleek erosi ahal izango dute zuzenean Googletik ez ezik, baita Amazon eta Barnesandnoble saltzaileen bidez ere. Ordenagailutik, altzoko eramangarritik edo telefonotik erosi ahal izango dira liburuak, Googlen kontuak erabilita.

Esandakoa: oraingoz, nahiago dut itxaron, uste baitut hamaika ikusteko garela.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/16 08:00:48.496 GMT+2
Etiketak: kindle amazon google | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Google books liburutegi proiektu izatetik liburudenda erraldoi bilakatzera eman duen pausua oraindik ilunegi dakusat.

Nork: ibon.2009/10/18 20:57:18.166 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak