Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/10 08:00:12.458 GMT+1

Mondragonek kooperatibak sortuko ditu AEBetan

Orain pare bat aste gertatu zen, baina gurean ez dut inon ikusi. Kontua da orain pare bat aste United Steel Workers (USW) altzairuzko langileen sindikatuak eta Mondragon International S.A.k hitzarmena sinatu zutela, Mondragon taldeak kooperatibak sor ditzan bai AEBetan eta baita Kanadan ere. USW sindikatuak jakinarazi du alde biek kooperatibak sortuko dituztela manufaktura-industrian, eta horietan aplikatuko dela Mondragon taldeko kooperatiben printzipio nagusia: "langile bat, boto bat".

Argi dago oraingoan krisi ekonomikoak gogor jo duela Ipar Ameriketan, eta bertako sindikatuak prest daudela bestelako formulak probatzeko. Interesgarria izango da ikustea Euskal Herriko kooperatiben esperientzia zelan zabaltzen den kapitalismoaren bihotzean.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/10 08:00:12.458 GMT+1
Etiketak: usw kooperatibak aeb mondragon kanada | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak