- Mondegreen: hitz edo esaldi gaizki ulertuak, batez ere abestietan, baina baita aipu eta klasikoen erreferentzietan.
Gure etxean badugu horren adibide bat. "Joxe Migelen batela, txitxarrua ta berdela..." abestia, guk beti abestu izan dugu "Joxe Migel de Matela, txitxarrua ta berdela...", arreba zaharrenetik hasi eta arreba gazteenarekin amaitu. Bego emazteak zenbat barre egin duen gure lepotik nahaste edo mondegreen hori dela-eta! Seguru nago beste askok ere adibide mordoa izango duzuela bazterretan.

Erantzunak
Nork: juan luis.2008/07/11 11:06:26.426 GMT+2
Hemen zenbait mendigreen euskaldun.
Nork: Luistxo.2008/07/11 12:10:23.636 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo/