Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/26 08:52:05.913 GMT+1

Ministro ganorabakoa

Ángeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak aho bete hortz utzi gintuen Abortuaren Legeaz irrati batean egindako adierazpenak zirela-eta. Ez zekien zer esan ez ministroa zen aldetik, ez hiritar bezala, ez eta emakume gisa.

Niretzat, kontu hau atzo goizean hasi zen, lanera iritsi nintzenean. Lagun baten mezua nuen postan: "Entzun Kultura ministroari. HUHEZIra eraman beharko duzue". Eta, atxikita, mp3 dokumentu bat, ministroaren adierazpenekin. Entzun bezain laster, burua lanean jarri zitzaidan, zelan zabal nezakeen audio hori Interneten. Googlen idatzi nuen: "audio + twitter", eta Twaud.io aplikazioarekin egin nuen topo. Berehala ikusi nuen aukera ematen zidala audioa igotzeaz batera, berau Twitter-en zabaltzeko, eta horixe egin nuen, goizeko 08:24ak zirenean.

Erantzuna berehalakoa izan zen. Lehen orduan, 200 lagunek entzun zuten ministroaren audioa. Arratsaldeko 16:30etarako, 500 lagunek. Eta 24 ordu pasatu direnean, 638k. Datu horiek ederki erakusten dute zelako eragina izan dezakeen Twitter-ek.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/03/26 08:52:05.913 GMT+1
Etiketak: sinde abortua audioa twitter | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

ATzo ez nuen entzun. Gaur bai. Post hau irakurtzean. Entzun berri dut. Audioaren kalitateak (ministroaren adierazpenak) ere izango du zer ikusia entzunaldi kopuruan...
handia!

Nork: 27zapata.2010/03/26 11:36:12.544 GMT+1
www.27zapata.com

Jakina, adierazpenaren baldarrak eta pertsonajeak egin dute dokumentua erakargarria.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/03/26 11:55:20.509 GMT+1

Kortea osorik dago, jarraian, editatu barik? Inkreible.

Nork: pitxi.2010/03/26 17:38:23.139 GMT+1

Errenferentziak:

...tro Topsy Retweet Button var topsy_style = "small"; var topsy_order = "count,retweet,badge"; var topsy_url = "http://goiena.net/blogak/faroa/ministro-ganorabakoa"; Add Topsy Retweet Button to your Blog or Web Site. Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Ministro ganorabakoa - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/03/26 11:53:22.580 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak