Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/20 15:31:01.246 GMT+1

Mina

Joan den larunbatean irakurri nuen Berriaren hemerotekan Karmele Jaio idazleak lehenago Noticias de Álava egunkarian idatzitako zutabe bat, minaren gainean. Hona pasarte bat:
  • Ez dugu minik sentitu nahi, baina mina bizitzaren osagaia da, ezinbestekoa. Minez maitatzen dugu, minez burutzen ditugu gero zoriona emango diguten lanak, minez gainditzen ditu kirolariak bere markak, mina sentituz eta sentiaraziz jaiotzen gara, minak jartzen gaitu martxan bidegabekeria baten lekuko garenean… Eta minak bere funtzioa betetzen du: besteak beste, logaletik ateratzen gaitu. Bozgorailua da mina, iratzargailua, geure gorputz, arima eta bizi garen munduaren egia sentitzen eta ikusten uzten diguna. Itsumenaren kontrako pilula da mina. Errealitateak ematen digun atximurka.
Bat nator Karmelerekin. Hala ere, iratzargailua izanda ere, minak honda lezake bizitza bat. Eta, horrelakoetan, nahiago neurri paliatiboak hartzea, jendeak sufri ez dezan alferrik. Azken orduan, esate baterako.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/20 15:31:01.246 GMT+1
Etiketak: mina karmele_jaio | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak