Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/01 08:00:59.028 GMT+1

Mila jarraitzaile Twitter-en

Txiripaz konturatu nintzen atzo Twitter-en 1.000 jarraitzaile izatera iritsi naizela. Ohartu nintzen horrela zela, zeren postan jaso bainuen mezu bat esanez Xabin Zubiete, @xabin, aspaldiko lankide eta laguna niri jarraitzen hasia zela.

Jakinda ere 1.000 zenbaki bat baino ez dela, biribila hori bai, nire egoak gora egin zuen une batez, lumarik gabeko hegoek puztuta. Une laburra izan zen, ordea, berehala jarri bainizkion bridak tontakeriari, jarraitzaileen errespetuz.

Badakit jarraitzaile horien artean denetik dagoela, marka komertzialak, erakundeak, enpresak, jende ezezaguna, robotak... Hala ere, badakit beste asko jarraitzaile finak zaretela. Zuei guztioi, mila esker!

Nork: Joxe Aranzabal.2011/12/01 08:00:59.028 GMT+1
Etiketak: twitter | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak