Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/07/04 08:00:32.679 GMT+2

Mikel Irizar erretiratu dela-eta

Mahaia, prest Atzo bazkari ederra izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, aitzakia hartuta Mikel Irizarrek erretiroa hartu duela Kutxan. Hori dela-eta, Aranzabal eta Irizar familiak bertan elkartu ginen, jai-giroan, 40 bat lagun guztira.

Eguraldi ona, giro hobea, janari gozoa, edari paregabeak, bertso jarriak, eta musika ona izan genuen. Amaitzeko, berriz, pilota: Aimar Olaizola eta Xalaren arteko finala, uju eta aja artean. Gehienak, pozik Xalaren garaipenarekin. Flickr-en dituzue argazkiak ikusgai.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/07/04 08:00:32.679 GMT+2
Etiketak: mikel_irizar esteñibar elorrio erretiroa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak