
Astebete baino gutxiago behar izan du
Adidas etxeak
Messi jokalariaren gol ikusgarria iragarki bihurtzeko. Horrelaxe irakurri dut
e-cuadernon. “Imposible is nothing” leloa erabili du, eta testu bat, zeinek gutxi gorabehera markatzen baitu jokalariak baloiarekin egindako ibilbidea. Halaxe dio testuak:
- Zer da zehazki ezinezkoa? Inork ez uste izatea egin daitekeenik? “Ezinezkoa” pentsatzea aitzakia bat da hemen geratzeko, bestek harrapatzen uzteko. Segundu zatiki bat da, zure aurkariak behar duena zuri baloia lapurtzeko. Ikusten? Azken batean ez zen hain zaila, ezinezkoa besterik ez.
Erantzunak
Behin marraztuta, adibidea gure ingelesezko eta gaztelaniazko portadetan jarri dugu, eta blogean ere idatzi dugu kontuaz.
Nork: luistxo.2007/04/26 11:06:33.375 GMT+2
http://www.tagzania.com
Nork: Joxe Aranzabal.2007/04/26 15:41:45.680 GMT+2
Peña Mujikakoek, Anoetan, antzeko leloa eseki eben pankarta baten bidez: "Posible da!". Erreala Lehen Mailan gelditzea, alegia.
Hala bedi!
Nork: patxi lurra.2007/04/27 15:17:29.232 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Nork: miren aranzabal.2007/04/28 13:23:51.593 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/06 20:56:36.750 GMT+2