Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/02 08:32:36.105 GMT+2

Martin telesaioa

A zelako eguna! Atzo Donostian izan ginen, ETBk Miramonen dituen estudioetan, ikusten zelan grabatzen zuten Martin telesaila. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean, tremendo pasatu genuen, batez ere Miren alabak eta Leire bere lagunak.

Pertsonaia berriak, bestelako egoerak, umorea barra-barra… Izan genuen, bai, zerekin entretenitu. Dagoeneko zain gaude datorren denboraldiko atalak noiz iritsiko. Mila esker telesaila egiten duen taldeari, denbora guztian etxean bezala sentiarazi gintuen-eta.

Flickr-en ipini ditugu han ateratako argazkiak.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/02 08:32:36.105 GMT+2
Etiketak: etb martin07 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

oso ondo agertzen dira Miren eta Iban Garate. Bikote bikaina osatuko lukete. pena da ez izatea. Iban guapo, segi horrela eta ez aldatu inoiz.

Nork: anonimo.2007/09/06 22:46:04.771 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak