Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/06 07:48:27.288 GMT+1

Mantas Logura: ¡qué hermosura!

Herenegun gogoratu ere ez nintzen egin Sustatuk zuzenean eman behar zuela Athletic-Sevilla futbol partida. Telebistan ikusi nuen lehen zatia, eta bigarrena, berriz, irratian entzun nuen gehiena. Biharamunean, ostera, ikusi nuenean atsedenaldian iragarkiak ere sartu zituztela Sustatun, Mikel Zarate zenak aspaldi idatzitako beste batzuk etorri zitzaizkidan gogora:
  • Siempre a su disposición: Camisería Egunon.
  • Gurdi, Gurdi, Gurdi: Éste es su coche. Gurdi, Gurdi, Gurdi. El coche que le hará feliz. Gurdi, Gurdi, Gurdi, Gurdi, Gurdi…
  • Mantas Logura: ¡qué hermosura!
  • Nortasun! Nortasun!! Nortasun!!! Hiriburuko dendarik handiena, ederrena, onena. Nortasun! Nortasun!! Nortasun!!! Ez zaitez zenbakitu, makinatu baloitu… Izan zaitez zeu, nortasundun zeu. Zatoz, erdu Nortasun dendara; etorri Nortasunera.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/06 07:48:27.288 GMT+1
Etiketak: euskara mikel_zarate sustatu | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Joxe. "Ez zaitez zenbakitu, makinatu, baloitu..." Zer da hori baina?? Neri kristoren grazia egin dit. Esanahirik badute aditz hoiek? asmatutakoak dira?

Nork: Patxi.2009/03/09 20:10:58.423 GMT+1
http://patxitarpero.blogspot.com

Aupa, Patxi! Nik uste dut esan nahi duela, ez zaitez zenbaki huts bihurtu, ez eta makina edo baloi huts, alegia, kirolzale alienatua. Baina hori nire interpretazioa da. Ondo segi.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/10 14:27:31.261 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak