Irakurri berri dut
Unai Elorriaga idazlearen azken eleberria,
Londres kartoizkoa da. Egia esan, nahasita samar utzi nau. Ondo hasi nintzen berau irakurtzen, hari nagusiari jarraika:
- Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain…
Halako batean baina, beste istorio bat agertzen da, zerikusirik ez duena hari nagusiarekin, nahiz eta berau ere erakargarria egiten den. Amaieran, ordea, ezusteko jauzi batez, hari biek bat egiten dute. Eta ni, txundituta: eta hau zertara dator?
Azken artifizioak lekuz kanpo utzi nau, bistan da. Ezin erabakirik nago egilearen jenialtasuna izan ote den ala laprastada. Zuetariko inork irakurri du?
Erantzunak
Nork: Luistxo.2009/09/22 09:51:08.162 GMT+2
http://sustatu.com
Nork: Julen.2009/09/22 10:55:22.648 GMT+2
http://tximinia.net
Nork: Nahikari.2009/09/22 13:51:47.039 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik
Pentsatu nuen orduan liburuan zehar pista gehiago emango zirela bukaerara iristeko, aurretik ihes egin zidatenak,eta guztia hasieratik berrirakurtzeko premia sartu zitzaidan. Baina aurrerago izan beharko, orain gertuegi daukat.
Nork: Elena Laka.2009/09/22 15:07:01.114 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/11 17:14:27.757 GMT+2
Neuk azkenean irakurri dot elebarria barriki, gogoratu naz post honetaz eta hona neure eritxia: Asko gozatu dot liburua, pasarte batzuetan galtzen nintzala sentidu arren. Ganera, borobiltasunarena edo gauzak lotzearena guztiz gustukoak izan ditut, eta amaierak asetu nau zalantza barik. Unaik liburuaren amaieran eskertzeko atalean zerrenda luzea argitaratu dau, liburua egin bitarteko urteetan beragaz berba egin daben pertsona guztiak. Jeniala!
Halandabe, Unai Elorriagaren liburuekin bardinketa kuriosoa gertatu jat: "SPrako tranbia" eta "Londres..." gozatu ditudan bitartean, "Van Hofft" eta "Vredaman" ez ditut ondo harrapatu eta amaitu barik laga ditut biak ala biak. Bardinketa desegiteko bosgarren lan bat irakurri nahi dot, antzerkirako egindako liburu bat elebidunez kaleratu dauana...
Nork: patxi lurra.2010/11/09 17:45:51.812 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra