Benidormen gaudenez gero, egunero etortzen naiz
bertako udal liburutegira. Oso ondo dago, eta jende asko bertaratzen da:
batzuk irakurtzera, besteak ikastera eta, ez gutxi, nabigatzera bertako
ordenagailuetan.Hemen bi modutan nabiga daiteke: bazkide izanez gero, bertako ordenagailuetan, ordu erdiz. Goizetan, behintzat, hartuta egoten dira ordenagailu horiek, konexio ona baitute, Ethernet bidezkoa. Gu bezalakook, aldiz, beste aukera bat dugu: nork bere ordenagailua ekarri eta bertako wi-fia baliatzea. Nik horixe egiten dut, beste askok bezala. Senideak hondartzara doazen bitartean, hemen egiten ditut bizpahiru ordu, posta erantzuten, nabigatzen, irakurtzen, etab.

Erantzunak
Nork: Poxpolin.2010/03/31 13:24:18.514 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/05 11:03:46.326 GMT+2