- HUHEZI. Nire lantokia. Banuen lehendik ere informazio hori; beraz, apur bat moldatu eta argitaratu baino ez du izan.
- Daniel Innerarity. Gure fakultatera etortzekoa zelako aukeratu nuen. Kasu horretan, gaztelaniazko Wikipediatik hartu nuen informazioa.
- Musakola. Hor jaio nintzen, Mondragoen. Han eta hemen informazioa batu eta idatzita egin nuen.
- Jokin Zaitegi. Mondragoetarra, eta ahaztuetan ahaztuenetako bat euskal kulturan.
- Euzko-gogoa. Jokin Zaitegik 1950etik 1960ra argitaratutako aldizkaria.
Sarrera hauek argitaratu ahala, joan naiz ikasten zelan egin barne eta kanpo loturak. Konturatu naiz, halaber, zein bizkor lan egiten duten euskarazko Wikipediako editoreek, zeren sarrerak argitaratu eta berehala, baten batek txukundu egiten ditu: loturak ondo ipini, testua pixka bat osatu, taula batean antolatu hauteskundeetako datuak…
Ohartu naiz, orobat, zenbat dagoen egiteko euskarazko Wikipedian. Beraz, zuek ere animatu nahi zaituztet zuen inguruko informazioa euskarazko Wikipedian sartzera. Animo!

Erantzunak
Hori bai notizia pozgarrixe. Gauza bat, nik dakidala, Gaindegin be emuten daue jaten eta afaitten. Lehen bai, behintzet.
Nork: Sergio.2007/11/30 09:56:20.477 GMT+1
Eta eskerrik asko zuk ere informazioa eman zenidalako Musakolaren gainean. Orain hor dago, denon eskura.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/30 10:13:25.730 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: Imamon.2007/11/30 10:15:29.372 GMT+1
http://www.klikbikoitza.eu/
Nork: Sergio.2007/11/30 10:24:51.306 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/30 10:29:21.210 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: Imamon.2007/11/30 11:53:36.353 GMT+1
http://www.klikbikoitza.eu/
Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/30 12:02:52.531 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa