Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/28 08:00:08.014 GMT+1

Lau egun ospitalean

Joxe Aranzabal Galdakaoko Ospitalean Astelehena ezkero ospitalean izan naiz, Galdakaon, tronbosia izan dut-eta ezker hankan. Orain sei urte bezala, astelehenean Eco Doppler bat egin zidaten, ekografia berezi bat, eta hark salatu zuen zaineko tronbosi partziala izan nuela, ezkerreko femoro poplitean. Orduan ospitaleratuta sei egun egin banituen ere, oraingoan lau izan dira, atzo bidali ninduten-eta etxera.

Larunbatean ohartu nintzen zerbait arraroa gertatzen zela. Berotze-ariketak eginda, eguerdian Begorekin irten nintzen arineketan egitera: ezin izan nuen minutu bat baino gehiago egin, ezker hankan sekulako presioa hasi bainintzen igartzen, hankaren sagarretan. Etxeratzerakoan —oinez egin nuen buelta—, hanka gogortuta neukan, eta apur bat handituta. Igandean ere horrela segitu nuen. Beraz, astelehen goizean Galdakaora joan nintzen, begira ziezadaten hanka, zer gerta ere.

Ikusi zutenean tronbo bat nuela, odolbildua hankako zain batean, esan zidaten ospitaleratu beharra nuela. Larrialdi zerbitzuetan gurpildun aulki bat eman zidaten, eta harekin ibili nintzen atzera eta aurrera. Gelara eramandakoan, ostera, agindu zidaten lehen egunean, behintzat, etzanda egon behar nintzela, bestela odolbildua askatuz gero, biriketara joan zitekeen, eta orduan egoera larria izango bailitzateke.

Irakurtzen
Egun hauek lasai igaro ditut, ez dut-eta minik eduki eta primeran zaindu bainaute. Asko irakurri dut —zoritxarrez, ezin izan nuen ospitalera eraman Kindle erosi berria, igandean hilda moduan geratu zitzaidan-eta etxean, seguruenik lehen aldiz pizterakoan bateria kargatu ez nuelako—, eta irakurri liburuak eta egunkariak batik bat. Hala ere, ezin izan dut Internet erabili, ez nuen-eta sarbiderik Osakidetzaren wi-fian.

Ondorioak
Kardiologoak esan dit 15 egun hartu behar dudala eritasun baimena, baja alegia. Niri askotxo iruditzen zait. Ea astebete eginda nahikoa den. Edozein modutan, etxetik egingo ditut zenbait lan. Halaber, esan dit sei hilabetez, gutxienez, galtza estu bat jantzi beharko dudala ezker hankan, eta, seguruenik, Sintrom hartu beharko dudala bizi guztirako, ziurtatzeko odola mehe-mehe ibiliko zaidala zainetan. Hori ere penitentzia handiegia iruditzen zait niri, baina saiatuko naiz.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/01/28 08:00:08.014 GMT+1
Etiketak: galdakaoko_ospitala tronbosia | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (3)

Erantzunak

Zaindu, mister. Eta segi irakurtzen.

Nork: iturri.2011/01/28 08:06:06.270 GMT+1
http://eibar.org/blogak/iturri

Aupa Joxe! Nahiz eta orain asko iruditu gerora ez duk hainbesteko penitentzia. Eutsi goiari eta lasai hartu lanaz kezkatu gabe.

Besarkada bat.

Nork: Alberto.2011/01/28 08:28:00.941 GMT+1

Hartu beharrezkoa den denbora guztia. Animo!

Nork: Nahikari.2011/01/28 08:40:01.303 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik

Animo Joxe. Nahiz ta zeuri asko eritsi aprobetxeizuz egun horiek deskantsatu ta sano paretako.

Nork: ibon.2011/01/28 08:51:55.176 GMT+1
http://litforoa.com

Nork: Lander.2011/01/28 09:58:50.886 GMT+1

Nork: lbeloki.2011/01/28 10:04:03.128 GMT+1

Aupa, Joxe. Zelako ezustekoa! Galanta sustoa! Hala ere, sintron hartu beharra ez duk ezer, segituan ohituko haik. Eutsi goiari.

Nork: Joxefe.2011/01/28 10:57:04.838 GMT+1

Zaindu Joxe, eta animo.

Nork: Aitor.2011/01/28 11:19:11.392 GMT+1

Nork: oier.2011/01/29 09:46:05.268 GMT+1

Nork: Jozulin.2011/01/29 10:18:24.046 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

zaindu eta animo !!

Nork: joxemi.2011/01/29 12:32:28.061 GMT+1


kaixo Joxe,

hartu behar duzun denbora guztia ondo jartzeko, gureak etxoin dezake eta...

Benetan ondo zaintzen zaituela, kriston aurpegi ona ageri zaizu eta...

Animo eta zuk esan noiz harremanetan jarri...

Muxu handi bat

Nork: urri.2011/02/01 11:23:41.314 GMT+1

Errenferentziak:

...iena.net/blogak/faroa/lau-egun-ospitalean"> 2 tweets tweet Lau egun ospitalean - Faroa goiena.net/blogak/faroa/lau-egun-ospitalean –

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Lau egun ospitalean - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2011/01/28 08:53:02.923 GMT+1

.../a> izan nintzen —bertan igaro nuen goiz osoa—, eta kardiologoak esan zidan oraingoz, ezetz.Ezkerreko hanka ondo daukadan arren (gogoan izan urtarrilean tronbosia izan nuela bertan, eta harrezkero galtza estu bat jantzi behar izan duda...

Erreferentzia: Galtza bete lan oraindik ere - Faroa 2011/06/23 18:30:31.250 GMT+2

.../goiena.net/blogak/faroa/">Faroa Joxe Aranzabalen bloga 2011/09/07 08:00:12.994 GMT+2 Tronbosiaren arrazoia Joan den urtarrilean bigarren aldiz izan nuen tronbosi bat ezker hankan. Harrezkero, hainbat analisi egin didate ja...

Erreferentzia: Tronbosiaren arrazoia - Faroa 2011/09/06 20:19:43.307 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak