Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/25 08:00:21.495 GMT+1

Lara

Iganderoko bainua Izango dira bost bat urte kanario bat erosi genuela etxerako. Lara du izena, laranja kolorekoa delako. Goizean, gurekin esnatzen da, eta, sentitzen gaituenean, sagar zati bat eskatzen digu, horretara ohitu baita. Goiz erdian, berriz, sekulako txorrotxioak jotzen ditu.

Egia esan, Mirenek eta biok ez diogu kasu handirik egiten: sagarra eman, balkoira atera edo balkoitik sartu, eta besterik ez. Begok, ostera, zaindu egiten du. Igandero, garbitu egiten du kaiola, eta bainua eskaintzen dio. Gezurra dirudi, baina Lara gustura jartzen da uraren azpian. Tarteka sartzen da, lumak astintzen ditu, salto egin, berriro itzuli… Polita izaten da bainuaren erritua ikustea.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/25 08:00:21.495 GMT+1
Etiketak: bego lara kanarioa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Balkoira ateratzearekin, baineratxoa jartzen badiozu, egunero bainatuko zaizu txoria. Balkoia eta kalea zipriztinduko du, baina egunik izoztuenean ere errepikatuko du errituala.

Nork: Luistxo.2010/01/25 09:05:40.549 GMT+1
http://sustatu.com

Eskerrik asko gomendioagatik, Luistxo. Horren berririk ez genuen.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/25 22:24:37.548 GMT+1

Errenferentziak:

...tgoo.com/53ejb">Twitter-era bidali nuen lehen argazkia berari atera nion, goiko hori bera. Orain bi aste, gainera, post bat eskaini nion Faroan. Faltan sentituko ditugu haren txorrotxioak. Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/07 08...

Erreferentzia: Lara hil zaigu - Faroa 2010/02/07 00:13:23.002 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak