Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/08/03 08:00:43.052 GMT+2

Lanzaroten, oporretan

El Maño jatetxean, bazkaldu ondoren Astebe honetan Bego emaztea eta biok Lanzaroten izan gara, Playa Blanca inguruan ostatu hartuta, Hesperia Playa Dorada hotelean.

Aste ederra izan da. Eguraldi paregabea, garbia eta ez oso beroa. Inguruak ere politak, garbiak eta ondo zainduak. Bertan ginela, errutina nagia sortu genuen: goiz jaiki, bapo gosaldu, hondartzan ibili, irakurri, lasterka egin, arin bazkaldu, lo kuluska egin, irakurri, garagardoa edan terraza batean, afaldu, paseatu, irakurri eta lo. Niri dagokidanez, egunean behin edo birritan, nabigatu egiten nuen Interneten, hoteleko wi-fia aprobetxatuta.

Asteartean, uztailak 27, aprobetxatuta zazpi urte betetzen zirela hezur-muineko transplantea egin zidatela, bazkaltzera joan ginen El Maño jatetxera, hoteletik hamabost minutura oinez. Bazkari gogoangarria izan zen guretzat, jana, edana, zerbitzua eta lekua zoragarriak izan baitziren. Inoiz hurbiltzen bazarete paraje horietara, lasai joan El Mañora bazkaltzera, merezi du-eta.

Orduko argazkiak ikusi nahi badituzue, Flickr-en daude ikusgai.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/08/03 08:00:43.052 GMT+2
Etiketak: kanariak oporrak lanzarote | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak