Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/20 07:40:52.795 GMT+1

Lance Armstrong: Twitter-en ere, izar

Twitter-en ez da falta izar distiratsurik. Horietako bat da Lance Armstrong, Frantziako itzulia zazpi aldiz irabazitakoa. Joan den urrian hasi zen twitteatzen, eta dagoeneko 145.245 jarraitzaile ditu, herenegun baino hamar mila bat gehiago. Bera, berriz, 38 laguni baino ez zaizkio jarraitzen, tartean bere semeari eta Johan Bruyneel bere kirol zuzendariari.

Bere estatistiketan begiratuz gero, ikus dezakegu sarri twitteatzen duela, batez ere bere Blackberry telefonotik, berdin dio Australian baldin badago hango lasterketa egiten edo Kalifornian, egun hauetan bezala.  Asteburuetan twitteatzen du gehien, eta, orduari dagokionez, lasterketak edo entrenamenduak amaitu ondoren eta gau partean.

Otsailaren 15ean baten batek ostu egin zion bizikleta Lance Armstrongi, berau Kalifornian zela, bertako itzulian erlojupekoa jokatu berritan. Baina ez edozein bizikleta, 20.000 euro inguru balio baitu lapurtutakoak. Txapeldunak laguntza eskatu zien twitterlariei, mezu baten bidez. “Wtf?!?” idatzi zuen, “Who the fuck?!?”.

Egunetik egunera milaka ari zaizkio jarraitzaileak inguratzen Lance Armstrongi. Azkenean, aurten jokatzen badu Frantziako Tourra, Twitter-en apoteosikoa izan daiteke haren inguruko festa. Ez nintzateke harrituko ordurako milioi erdi jarraitzaile izango balitu.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/20 07:40:52.795 GMT+1
Etiketak: twitter armstrong | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

WTF normalean What The Fuck da.

http://es.wikipedia.org/wiki/WTF

Nork: Superadoni.2009/02/20 09:03:28.468 GMT+1

Jeneralean horrela izango da, Superandoni, baina Who the fuck ere izan daiteke, Wikipedian bertan agertzen den moduan:
Kasu honetan, nik horrela ulertu dut, pentsatu bainuen pertsonaz ari zela, bizikleta lapurtu zion horretaz.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/20 13:38:22.231 GMT+1

Jarraitzeko ona ere, bere taldeko zuzendaria,  Johan Bruyneel : http://twitter.com/johanbruyneel

Zuzendari kotxetik etapa bukaerak edo mendi igoerak zuzen-zuzenean twitteatzen ditu!

Behintzat horrela egin du Australian eta Californian.
Aurtengo Tourra jarraitzeko modu aproposa izan daiteke :-)

Nork: Eneko.2009/02/20 19:42:06.948 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba

Bai, Eneko, aurten Twitter-ek gauza asko esango digu Frantziako Tourraz. Konturatu zara? Artikulu hau idatzi nuenetik, Armstrongek 10.000 jarraitzaile gehiago ditu Twitteren. Bi egunean!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/22 22:23:36.989 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak