Aurreko ikasturtean hasi nintzen doktore tesirako bidean, eta orduan hainbat ikastaro egin nituen. Ikasturte honetan, berriz, txosten bat aurkeztu behar dut Nahikotasun Froga gainditzeko, eta hori egin nahi dut Aurki.com agregatzailearen gainean.
Helburuak
Jakin nahi dut zenbateraino den Aurki.com sarean dagoen euskarazko produkzioaren ispilu zehatza, jendeak zelan erabiltzen duen eta zer bilatzen duen bertan. Horretarako hiru informazio iturri erabiliko ditut:
- Aurki.com-en robotak ematen dituen datuak: klik kopuruak, harpidedun kopuruak, bisita bilakaera, etab.
- Harpidedun guztien iritziak. Horretarako galdetegi itxi bat prestatu dugu, eta sarean ipini, harpidedunek bertan erantzun dezaten.
- Erabiltzaile zenbaiten iritzi zabalak. Haurreko galdetegian ez bezala, hemen erantzuleek askatasuna izango dute galderei ihardesteko orduan, galdetegia irekia baita.

Idatzi artikulu bat