Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/06 12:38:39.733 GMT+1

Konponbit

Mondragon Unibertsitateko zenbait ikaslek, Ingeniaritzakoak, Konponbit enpresa sortu dute, berorren bidez dirua ateratzeko, ikas bidaia ordaindu nahi dute-eta.

Japoniara edo Kazakhstan-era joan nahi dute, eta horretarako, dirua behar. Horregatik, prest daude informatika kontuetan koponketak-eta egiteko, borondatea kobratuta.  PC eta Macintosh ordenagailuak konpontzeko gai dira.

Beren zerbitzuen berri lau haizeetara zabaltzen ari dira, webgunea sortu baitute, eta kontu bana ireki bai Facebooken eta baita Twitter-en ere. Iruditzen zait ekintzailetasun adibide bikaina dela, eta horregatik erabaki dut publizitate apur bat egitea.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/03/06 12:38:39.733 GMT+1
Etiketak: mu konponbit ekintzailetasuna ingeniaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak