Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/26 07:04:15.487 GMT+1

Kindle erosi, bai ala ez?

Gustukoa dut irakurtzea eta etxea liburuz beteta daukat. Horregatik, hasita nago Jimu Iturraldek Garan proposatutakoa egiten, alegia, etxean liburu berri bat sartzen dudan bakoitzean, zahar bat ateratzen dut (eman, bota edo utzita). Joan den astelehena ezkero baina, badut beste irtenbide bat: Kindle irakurgailu digitala.

Abantailak
Kindle irakurgailuak badu abantailarik, noski: Amazonen liburu dendan begiratzea (90.000 titulu ditu prest formatu digitalean); aldean liburu mordoa eramatea, 200; eta, paperean barik, liburu digitalak argitaratzea. Alegia, aurrerantzean papera izan daiteke bakarrik idazle kontsagratuen pribilegioa; besteok aprobetxa dezakegu liburuak formatu digitalean ateratzeko. Ez moldiztegiko kosturik, ez banaketakorik. (Bide batez, Euskal Herriko argitaletxeak has daitezke hausnartzen liburu digitalek zer aldeketa ekarriko dizkien negozioa antolatzeko orduan).

Desabantailak
Garestia da, 400 dolar. Itxia da, Amazonen bakarrik eros daiteke. Halamoduzko diseinua omen du. Ezin zaio pasatu lagun bati, paperezkoak pasatzen diren moduan. Bitxikeria bat: Amazonen bertan jasotako lehen 500 kritiken artean, bakarrik %30ek eman diote 4 edo 5 izan Kindleri. Erdiak, berriz, nota kaskarra eman diote, 1 edo bi izar. E pur, ale mordoa saldu omen dira.

Nire kasuan, oraingoz kasu egingo diot Jimuren aholkuari. Seguru nago berandu baino lehen liburu irakurgailu hobeak eta merkeagoak irtengo direla. Eta orduan bai, erosiko dut bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/26 07:04:15.487 GMT+1
Etiketak: kindle amazon liburua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (4)

Erantzunak

Bakoitzak aterako ditu bere kontuak, baina niretzat Kindle, Ipod, Iphone, psp... askatasunari uko egitea da. Dirua aurreztearren multinazionalen aurrean belaunikatzen gara, eta ez dago zertan, badaude aukera libreak: irakurtzeko pdak, musika entzuteko itunes erabiltzera behartzen ez zaituzten mp3-ak, mugikor libreak, GP2X...


Nork: petri.2007/11/26 08:55:44.373 GMT+1

Gauza asko hartu behar izaten dira kontuan, eta horiek ere bai, jakina.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/26 22:21:07.716 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa

Errenferentziak:

... elektronikoak: Etorkizuneko orrialdeak Liburu elektronikoaren borroka Kindle erosi, bai ala ez? Erreferentzia: Ikusi makusi » Liburuaren etorkizuna 2008/09/07 16:00:30.755 GMT+2

... elektronikoak: Etorkizuneko orrialdeak Liburu elektronikoaren borroka Kindle erosi, bai ala ez? Erreferentzia: Veo veo » El futuro del libro 2008/09/08 21:49:21.698 GMT+2

...o diogu&8221;. Erabili duten paperak hilabete gutxi batzuetako bizitza du, eta botoi erako sei pila behar ditu funtzionatzeko. Amazon Kindle liburu irakurgailu elektronikoa egin duen enpresa berak sortutakoa da. Beste...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Esquire aldizkaria e-ink erabiltzen 2008/09/10 23:13:38.724 GMT+2

... elektronikoak: Etorkizuneko orrialdeak Liburu elektronikoaren borroka Kindle erosi, bai ala ez? Erreferentzia: Liburuaren etorkizuna | Ikusi makusi 2011/12/22 12:54:05.216 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak