Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/18 08:00:21.515 GMT+1

kd lang

Vancouverko Olinpiar Jokoen irekitze ekitaldian ikusi nuen lehen aldiz, aurrez ez bainuen ezagutzen. Zuriz jantzita zegoen, eta Hallelujah hasi zen kantatzen, Leonard Cohenen abestia. Sekulako zirrara eragin zidan, abestiaren bertsio zoragarria iruditu zitzaidan-eta.

Wikipedian begiratuta, jakin dut kd lang kanadarra dela, Albertako herri txiki batekoa. Roy Orbisonekin hasi zela kantatzen, koru lanetan, eta harekin egindako abesti batek eman ziola sona munduan: Crying. Gay eta barazkijalea dela, militantea, eta sari mordoa irabazi dituela bere ibilbidean.

Vancouverko bideoa erakutsi nahi nizuen, baina Neguko Olinpiar Jokoak amaitu arte ez omen dute sareratuko. Horren faltan, goiko hau hautatu dut, 2006an grabatutakoa, Leonard Cohen Kanadako Musikagileen Ohorezko Aretoan sartu zutenean.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/18 08:00:21.515 GMT+1
Etiketak: cohen kd_lang vancouver hallelujah | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ederra Joxe!

Nork: Aitor.2010/02/18 22:54:50.248 GMT+1

Ederra da kantua eta ederra da bertsioa, Joxe.

Dena den: esan daiteke neska bat gay dela? Hau da gay=homosexuala edo soilik gay=gizon homosexuala?


Nork: iturri.2010/02/21 15:28:19.171 GMT+1
http://eibar.org/blogak/iturri

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak