Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/14 08:00:13.786 GMT+2

Kazetaritza negargarria

Arkaitz Zubiagak jarri ninduen atezuan, Twitter-en utzitako mezuarekin. Klik egin nuen berak emandako loturan, eta bideoa ikusi nuen. Lotsagarria iruditu zitzaidan, zelan bihur zitekeen gizon baten probrezia gorria harropuzkeria zeltiberikoaren ikuskizun.

Sortu zutenean, Cuatro izan behar zen kalitatearen paradigma. Kaka zaharra. Albistegietako kirol saioak —goiko hau horien barruan sartzen da— jokabide oiesa eta arruntaren ispilu dira, barriobajero hutsak.

Eskerrak Internet eta Youtube hor dauden, bestela oharkabean igaroko zen Manolo Lamaren “grazia”. Haiei esker, berau zuzenean ikusi ez genuenok, aukera izan dugu ikusi eta iritzia emateko. Eta esan diogu Cuatrori egin duena ez dagoela ondo, narraskeria galanta izan dela, iraindu egin duela gizakion duintasuna.

Hainbeste jendek kritikatu du saioa, ezen kateak barkamena eskatu behar izan baitu, modu epelean, hori bai. Hori baino neurri gogorragorik hartzen ez badu, nirekin jai du Cuatrok.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/14 08:00:13.786 GMT+2
Etiketak: cuatro lama hamburgo | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Hausnarketarako galdera bat Joxe...

Geratzen al da telebista katerik bere programazioan duintasunezko gauzak ager daitezkeenak soilik???

Nork: piban.2010/05/14 22:18:20.707 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Nola liteke hain iraingarria!!!! Ez dut hitzik ikusitakoa adierazteko.

Nork: .2010/05/16 11:36:52.438 GMT+2

Errenferentziak:

...net alerts create email alert for goiena.net Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/kazetaritza-negargarria", "title": "Kazetaritza negargarria - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retw...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Kazetaritza negargarria - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/05/14 09:07:29.851 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak