Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/29 08:05:55.165 GMT+2

Kazetari multimedia

Atzo Iban Arantzabal izan genuen Huhezin, Goiena.net-eko arduraduna eta Goiena Telebistako zuzendaria, hitzaldia eskaini zuen-eta Web 2.0 irakasgaian, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleentzat.

Kazetari multimediak direla-eta, bere aurkezpenak hiru lekukotasun zituen: Martxelo Otamendik zioen teorian bai, polita izan daitekeela kazetari multimedia, baina praktikan ez duela emaitza onik izan, AEBetan esate baterako. Ondoren, berriz, etorri ziren Iker Barandiaran eta Maider Arregi Goienako kazetariak, zeinek azaldu baitzuten Goienaren barruan zer motatako lanak egiten dituzten, hedabidearen euskarrietan: telebistan, irratian, paperean eta Interneten. AEBetara joan beharrik ez dago ikusteko kazetari multimedia iritsi dela gure artera.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/29 08:05:55.165 GMT+2
Etiketak: iban goiena arantzabal | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lagun bat daukat hiri bateko telebista txiki batean lanean, eta dio ez dagoela lanik, ez dagoela dirurik mantentzeko. Bera kamara da, ez du besterik egiten. Dio, grabazio on bat egiteak lan asko ematen duela...

Nik ezin dut ulertu nolatan herri batek eman dezakeen hainbat egunkaritako korrespontsalak, bizpahiru irrati, telebista, aldizkaria, internet... medio bakoitzak bere kasa bizitzeko.

Ez dut ulertzen, ezta ere, telebistatik grabatzera doan batek zergaitik ezin duen irratirako kortea hartu eta laupabost argazki  atera. Eta ez dut ulertzen telebistarako prestatutako minutu bateko erreportajea nolatan kazetari berak ez duen sareratzen.

Albiste bakarrak lan gehiago emango dio kazetariari, baina 5 kazetarik landu beharra baino lan gutxiago, hala ere. Krisi garaietan hortaz ez ohartzea ere!

Kazetari multimedia da kazetaritza normalaren etorkizuna. Sakoneko kazetaritzarako baino ez du balio espezializazioak.

Nork: Josu.2009/04/30 01:49:36.441 GMT+2
http://eibar.org/blogak/josu

Erabat ados zurekin, Josu.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/04/30 08:08:45.328 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak