Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/18 08:00:51.074 GMT+2

Kantabrian, neba-arrebekin

Erromanikoa bisitatzen San Isidro eguna beti izaten dugu gogoan, gure auzoko jaiak baitira, Musakola auzokoak, Mondragoen. Egun seinalatu horretan, bost neba-arrebok autoak hartu, eta Kantabriara egin genuen, gure senar-emazteon konpainian, asteburua elkarrekin igaro nahi genuen-eta.

Villacarriedon hartu genuen ostatu, Soñanes jauregian, 1719an eraikitako eraikin barroko eder horretan, eta handik antolatu ditugu, Jabier Larrañaga koinatuaren gidaritzapean, hainbat bisita, Valles Pasiegos parajean zehar.

Asteburu ederra izan da: bapo jan dugu, ederto edan, izadiaz gozatu dugu, eta ezin pozikago itzuli gara etxera, Naia eta Unai ilobek haurtxo bat oparitu digute-eta, gu hantxe ginen bitartean: Ekain. Ezin gehiago eskatu. Asteburuko argazkiak Flickr-en daude ikusteko moduan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/18 08:00:51.074 GMT+2
Etiketak: kantabria aranzabal villacarriedo | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jauregia ederra da benetan; orain dela gutxi ibili ginen bertatik.

Nork: Iñaki Murua.2009/05/21 19:17:37.343 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak