Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/14 08:00:38.345 GMT+1

Kaikua bezain ergela

Kaiku halakoa! Herenegun izan zen. Goizeko lehen orduan lanera nindoala autoan, Kaiku enpresaren iragarki bat entzun nuen Euskadi Irratian. Bukaeran, harri eta zur geratu nintzen, entzun nuenean zioela “Ni Kaiku naiz!”. Kaikua izan behar, bai, horrelako zerbait esateko, kaikua bezain ergela.

Ez dugu barkamenik. Aurreko batean Iñigo Fernandez Ostolazari irakurri nion Euskal Herrian egiten den publizitate diglosikoaz. Hauxe da horren adibide negargarri bat, beste bat. Iragarki hori gaztelaniaz pentsatu da, eta euskarara ekartzeko orduan, hitzez hitz itzuli da, kontuan hartu barik euskaraz irain bat erabiltzen ari zirela, kaiku izatea ergel izatea baita.

Kanadan ginela, Mitshubishi enpresak Pajero izenarekin merkaturatu zuen beribil bat Ipar Ameriketan. Hala ere, Espainian aldatu egin zioten izena, pajero hitzak konnotazio negatiboak zituelako, eta Montero izena jarri zioten, soinuz antzekoa, baina ez esanguraz. Japoniakoa bada ere, Mitshubishik  zaindu egiten ditu horrelako xehetasunak, tokian tokiko errealitateak aintzat hartuta. Kaiku hemengoa da, baina, bistan denez, jakin ere ez daki zer dioen euskara darabilenean. Kaiku halakoa!

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/14 08:00:38.345 GMT+1
Etiketak: kaiku euskara publizitatea | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Bai, arrazoi osoa duzu, erabat. Baina aitortuko dizut, nik iragarki hori ikusi nuenean ez nintzen konturatu. K maiuskula edo minuskula idatzita egotea zeharo aldatzen zuen nire pertzepzioa.

Ondo segi.

Nork: Laguntxoa.2010/01/14 17:08:18.280 GMT+1

Pajeroren kasuan hartutako erabaki berbera hartu zuten japoniarrek NOVA edo LAPUTA autoekin :)

Nork: indezent.2010/01/15 16:31:15.481 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Ze erraz idazten duzuen batzuk ideiarik jakin gabe. Denok dakigu "ni kaiku naiz" eta "ni kaikua naiz" ez dutela gauza bera esan nahi. Beraz, enpresari izena aldatu beharko zaio, ezta? Agian eurak horren inozoak izanik ez dakite "ergel" izeneko enpresa batean lan egiten dutela, edo "ergel" izeneko arraun talde bateko jarraitzileak direla edo "ergel" izeneko artilezko txaketa bat soinean daramatela.

Mesedez errespeto pixka bat bertako langileei. Gainera iragarkietan ateratzen diren pertsonek, enpresa bertan egiten dute lan eta muxu truk hartu dute parte iragarkietan.

Hi joxe oso azkarraza izango haiz baina ez oso(-a).

Batzu dirudienez asko aspertzen zarete zuen bizitzetan.

Ni KAIKU naiz. Eta betidanik, norena bestela? bertakoa izanda!!

Nork: imanol.2010/01/15 17:50:51.147 GMT+1

Arrazoi guztia daukazu Imanol!

Ni ere KAIKU naiz!! hemengoa, kalitatezkoa eta goxoena!

GORA KAIKU!!!!

Nork: Ariana.2010/01/15 18:11:05.751 GMT+1

Ez dakit nola dagoen pentsatua, baina "Ni Kaikukoa naiz" eskatzen dit niri esaldiak, pertenentzia edo identifikazio zentzu horretan. Beste inpresio bat, besterik gabe.

Nork: Patxi Petrirena.2010/01/15 18:17:25.178 GMT+1

Goazen atalka:
  • Kaiku hemengo enpresa bat da, eta estimatzen diot egiten duen ahalegina bere publizitatea euskaraz ere egiteko.
  • Kasu honetan, hala ere, uste dut Kaikuk huts egin duela iragarki honen euskarazko bertsioarekin, ez baitu aintzat hartu “kaiku(a) izateak” izan dezakeen konnotazio negatiboa.
  • Nik sinatu egiten ditut neure artikuluak. Inork nahiko balu nik esandakoa kritikatu —eskubide osoa izango luke horretarako— uste dut modu berean sinatu beharko lukeela erantzuna.
  • Sentitzen dut, baina nik ezin dut esan “ni Kaiku naizela”, lehen esandakoagatik. Aitzitik, ez dut bat ere oztoporik esateko “ni Kaikukoa naizela”, Patxi Petrirenak proposatzen duen gisan.
  • Eskerrik asko denoi zuen iritziengatik.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/15 22:14:56.634 GMT+1

Errenferentziak:

...e: 3, pages: 2 }; Topsy Retweet Button var topsy_style = "small"; var topsy_order = "count,retweet,badge"; var topsy_url = "http://goiena.net/blogak/faroa/kaiku-bezain-ergela"; Add Topsy Retweet Button to your Blog or Web Site. Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Kaikua bezain ergela - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/01/14 18:33:56.706 GMT+1

...zituen iruzkinak hemen. Joxe Aranzabalek ere idatzi zuen gaiari buruz, baita iruzkinak jaso ere, hemen. Eta Anjel Lertxundik ere egin zuen hausnaketa gaiaren inguruan Erreferentzia: Kaiku izan « Euskara eta Publizitatea 2010/01/22 08:32:46.067 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak