Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/12 08:00:58.660 GMT+2

Juan Bautista

Gaur joan da azkenengoz lanera, 45 urtez beharrean ibilita, ikasi bitartean ere --Eskola Politeknikoan zebilen, Mondragoen-- lan egiten baitzuen egun erdiz. Anaia dut Juan Bautista, mutiletan zaharrena, nahiz eta denetan bigarrena den.

Nola aita zenak Unión Cerrajeran egin zituen laneko urte guztiak, hala Juan Bautistak ere Fagor kooperatiban eman ditu bere lan urteak. Beti enpresa berean, gaur arte. Hemendik aurrera Aloña inguruek --Aizkorri eta Urbia barne-- sarri ikusiko dute Juan Bautista, mendia du-eta gustuko. Ekain jaio berriari ere eskainiko dio astirik, seguru nago, aitaitaren zereginetan.

Besarkada handi bat, Juan, eta gozatu hemendik aurrerakoak!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/12 08:00:58.660 GMT+2
Etiketak: fagor eskola juan familia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak