Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/08 07:17:40.924 GMT+2

Jon "fontaneroa"

Bilera batean nengoela, atzo 11:52etan telefonoak jo zuen. Bego zenez, emaztea (horrela agertu zitzaidan eskuko telefonoaren pantailan), hartu egin nuen. Nire harridurarako, gizon batek erantzun zidan:

- Nor zara zu?
- Jon fontaneroa.
- Zer dela-eta deitzen didazu, ba?
- Zuk deitu didazu niri!
- Nik ez dizut deitu.
- Bai, hemen agertzen zara.
- Eta zuk zer egiten duzu nire emaztearen telefonoarekin?
- (...)

Hortxe amaitu zen elkarrizketa, Jon delakoak eten egin baitzuen deia. Berehala, Begori deitu nion zenbaki berera, pentsatu bainuen telefonoa ostu ziotela, eta hark erantzun ez. Orduan, lanera deitu nion, eta, orduan bai, hartu zidan telefonoa. Sakelakoa, gainera, bere aurrean zeukan. Begok esan zidan berak ez zidala deitu. Nik deitu niola, baina ez niola hitz egiten. Baina nik, bistan zegoen, ez nion deitu.

Biok ditugu telefonoak Euskaltelen, eta argi dago baten bat ibili dela gure telefonoetan bazterrak nahasten. Oker ez banabil, gainera, horrelakoei "fontaneroak" deitzen zitzaien, adibidez, Carlos Garaikoetxeari entzunketak egin zizkiotenean. Horrekin gogoratu  nintzen. Eta pentsatu nuen Jon "fontaneroa" auskalo noren aginduz eta zeren bila ari den gure elkarrizketak kontrolatu guran.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/08 07:17:40.924 GMT+2
Etiketak: euskaltel jon | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Joxe!

Neuk ere antzeko sustoa izan nuen barikuan, Euskaltelekoa ez den segapoto batetik Euskalteleko batera deitu eta emakumezko erabat ezezagun batek hartu zidan deia. Beharbada egunotan izan duten kakanahaste teknikoarekin izango du zerikusia?

Nork: Joxe Rojas.2008/07/08 09:54:31.765 GMT+2
www.teknopata.net

Aupa, Joxe! Hori onean pentsatuz gero, izan daiteke. Txarrean pentsatuz gero, berriz, ondorioak bestelakoak izango lirateke. Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/09 09:32:39.933 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak